muga
iz. 1. Elkarren ondoan dauden bi lurralde, herrialde, jabego, etab. bereizten dituen irudizko marra edo gunea. 2. Zerbait (fisikoa zein materiala) amaitzen den tokia edo unea. Haren ausardiak ez du mugarik. 3. (batez ere Ipar.) Unea, denbora, ordua. Etorri zenean jateko muga. 4. MAT. Funtzio baten definizio-eremuan urrutien dauden bi puntuetako bakoitza. Puntu hauetatik abzisa-koordenatua handiena duenari goi-muga deritzo eta txikienari behe-muga.
Atzera