santu
1. iz. eta izond. Eliza katolikoak, kanonizazioaren bidez, kristau-bertuteen bikaintasuna edo adorea ezagutu eta deklaratu dien fededun hildakoei ematen dien deitura. 2. izond. Jainkoari edo erlijioari dagokiona, eta hori dela medio sakratu edo ohoragarria dena, profanoari kontrajarria. Ebanjelio santuak. 3. izond. Aste Santuko egun bakoitzaz esaten da. Asteazken Santua. 4. iz. Santu baten irudia. • Santu guztien egun edo jai. Eliza katolikoan, santu guztien omenezko jaieguna (azaroaren 1a). || urte santu. Ik. urte.
Atzera