ezagutu

du ad. 1. Pertsona batekin lehen harremana izan, pertsona baten berri lehen aldiz izan. Donostian ezagutu nuen Arantxa. 2. Gogoan zerbaiten berria edo ideia izan edo eduki; norbaiten edo zerbaiten berri jakin. Sakonki ezagutzen ditu Lizardiren lanak. Gizakiak oraindik sua ezagutzen ez zuenean. 3. Norbait nor den, lehendik bere berriak izateagatik edo, gogoan izan edo ohartu. Kalean ikusi dut, baina ez nau ezagutu. Ahotsagatik ezagutu zaitut. 4. Onartu, aitortu. Ez du bere hutsegitea ezagutu nahi. 5. Biblian, sexu-harremanak izan. Nola daiteke hori? Nik ez baitut ezagutzen gizonik.



Atzera