oraindik

adb. 1. Aipaturiko unean ekintza edo egoera batek bere hartan dirauela adierazten duen hitza; ezezko esaldietan, gertatzekoa dena ez dela behingoaz gertatu adierazteko erabiltzen den hitza. Hasieran gaude oraindik. Oraindik ez da etorri. 2. Errepikatzea edo areagotzea adierazteko erabiltzen den hitza (konparazio-elementu batekin batera). Oraindik hobea egongo da gerora. Badira abereak oraindik gutxiago bizi direnak. Areago oraindik:... • ORAINDIK ERE. Orainen indargarria. Hala izan da eta oraindik ere hala dela esango nuke. || ORAINDIK ORAIN. Duela gutxi, arestian. Oraindik orain agertu den artikulu batean. Oraindik orain eta orain bertan.



Atzera