non
1. gald. (adb.) Zein tokitan. Maitea non zara? Ez nekien, gaixo honek, non sartzen nintzen. 2. Dagokion aditzak bait- edo -(e)n atzizkia duela, aurretik duen perpausaren menpeko erlatibozko perpausa osatzeko partikula. Joan zen Donapaleura, non baitzen orduan Nafarroako Parlamentua. 3. Huraren saileko erakusle batekin, erlatibozko perpausak osatzeko partikula. Non nahi duzun, hantxe egingo dugu bilera. • NON (ETA)... -(E)N. Aurretik egindako baiezpen orokorraren barruan sartzen ez den salbuespenezko kasu bat azaltzeko egitura (oro har honela txertatutako perpausa ezezkoa izaten da). Ez dute batere lanik egiten, non ez den beren onerako. || NON EDO HAN. Nonbait. || NON EDO NON. Nonbait. Non edo non aurkituko zuela.
Atzera