higidura

iz. 1. Higitzeko edo higiarazteko ekintza eta horren ondorioa. 2. FIS. Gorputz bat espazioan posizioz aldatzean datzan fenomenoa. • FIS. betiereko higidura. Kanpotik energia hartu gabe betiere higitzen segituko lukeen mekanismo idealaren higidura. Termodinamikaren lehen legea hausten du, eta ezinezkoa da beraz. || biraketa-higidura. Gorputza ardatz baten inguruan higitzen denean. || browndar higidura. Molekulen arteko talken kausaz, fluido (gas zein likido) batean esekiduran dauden partikulen higidura betiereko eta ausazkoa. || higidura absolutu. Gorputza erreferentzi puntu finko batekiko higitzen denean. || higidura azeleratu. Abiadura aldatuz doana. || higidura erlatibo. Gorputza higitzen den beste gorputz batekiko higitzen denekoa. || higidura harmoniko. Ik. harmoniko. || higidura oszilakor. Oreka-puntu baten alde batera eta bestera txandaka higitzen den gorputzaren higidura periodikoa. || higidura periodiko. Denbora-tarte berdinetan errepikatzen den higidura. || higidura uniforme. Norabide zuzen batean gertatzen den abiadura konstanteko higidura. || higidura uniformeki azeleratu. Igaro den denborarekiko proportzionalki aldatzen den abiadura. || higidura-kantitate. (zah.) Momentu lineala.



Atzera