gas

iz. 1. FIS. Etengabe hedatzera jotzen duen eta edukitzen duen ontziaren bolumen osoa betetzen duen gorputza; ohizko tenperatura eta presiopean horrelako ezaugarriak dituen substantzia (adib., oxigenoa gas usaingabea da). 2. Gas-egoeran erabiltzen den erregaia. Gas-sukaldea. Gas-fabrika. • gas arraro. Gas noblea. || gas ideal. Gas errealen eredu teorikoa, non talkak eta molekulen arteko elkarrekintzak ez diren kontuan (Boyle-Mariotte eta Gay-Lussac-ek beren legeetan erabiliak). || gas idealen konstante. Boltzmann-en konstantearen eta Avogadroren zenbakiaren arteko biderkaketaren emaitza den konstantea (R ikurraz adierazten da eta 8,31434 Jk-1 mol-1-eko balioa du). || gas karboniko. Karbono(IV) oxidoa. || gas natural. Hidrokarburo ase gaseosoen nahastura kolorge eta usaingabea, bakarrik nahiz petrolioarekin batera lurpeko hobietan dagoena. || gas negarreragile. Begiak suminduz malkoak eta fotofobia sortarazten dituena. || gas noble. Helio, neon, argon, kripton, xenon eta radon elementuetako bakoitza. Atomo egonkorrak dira eta kimikoki aktibotasun urria dute (gas geldo ere deituak). || gas perfektu. Gas ideala. || hiri-gas. Gas-fabriketan sortu edo tratatutako gasa, etxeetan erabiltzeko berezia eta banaketa-sare bidez banatzen dena.



Atzera