helio

iz. KIM. Zenbaki atomikoa 2 eta pisu atomikoa 4,0026 duen elementu kimikoa (He). Gas nobleen artean arinena (0,138ko dentsitatea), kolorgea eta usainik gabea da. Eguzkiaren espektroan aurkitu zen. Gero, airean ere bazela jakin zen, nahiz eta oso kontzentrazio baxuan (5 cm3/m3) izan. Oso tenperatura baxuak lortzeko (kriogenia) eta globoak eta aerostatoak puzteko erabiltzen da.



Atzera