momentu
iz. 1. Unea, denbora-bitarte guztiz laburra. 2. FIS. Magnitude baten (adib., indar baten) eta puntu edo ardatz jakin batekiko distantziaren arteko biderkadura. • FIS. indar baten momentu. Indar batek puntu edo ardatz baten inguruan sortarazten duen biraketa-efektua adierazten du. Ondoko biderkaketa bektorialaren bidez definitzen da: T = r * F, non r, puntu edo ardatzetik indarraren aplikagunera doan bektorea den. || indar-pare baten momentu. Indar horietako baten eta bi indarren arteko distantziaren arteko biderkadura. || inertzi momentu. Ik. inertzia. || momentu angeluar. Puntu batekiko higitzen ari den partikula bati buruz, partikularen momentu linealaren eta punturako distantziaren arteko bektore-biderkadura (L = r * mv). || momentu dipolar. Bi poloren, magnetiko zein elektrikoren, artean dagoen distantzia eta karga biderkatuz lortzen den magnitudea. || momentu lineal. Masa eta abiaduraren biderkadura den magnitudea (p = mv). || momentu linealaren kontserbazioaren printzipio. Partikula-multzo batek kanpoko eraginik jasaten ez badu (hau da, sistema isolatu bat osatzen badu), sistema osoaren momentu linealak erreferentziazko edozein sistema inertzialekiko konstante dirau. || momentu magnetiko. Eremu magnetiko baten eraginpean den iman, harilkatu edo higitzen den karga baten gainean sortzen den bihurdura-momentu mekanikoaren eta delako eremuaren intentsitatearen arteko zatidura. || momentu zinetiko. Momentu angeluarrari lehen ematen zitzaion izena.
Atzera