edozein

1. det. Ondoan duen izenak adierazten dituen izakietako bat, berdin da zein, adierazten duen hitza (izen-sintagma mugagabean deklinatzen da). Edozein ordutan eta lekutan. Hori edozein sendagilek esango dizu. 2. izord. Edonor (mugagabean deklinaturik beti). Edozeinek dakien gauza. Ni beste edozein bezain bertsozalea naiz. • EDOZEINEKO. (G) (zah.) Edozein motatakoa. Edozeineko bekatuak barkatzeko. || EDOZEIN MODUTAN (ERE). Dena den. || EDOZEIN MODUZ. Edozein modutan.



Atzera