inertzia
iz. 1. FIS. Materiaren propietate orokorra, gorputz batek bere abiadura berez aldatu ezin izatean datzana. Kanpo-indar baten eraginik ezean, geldirik dagoen gorputza ez da higituko, edo higitzen ari dena betiere abiadura konstantez higituko da. 2. (hed.) Zerbait egiten hasteko geldotasuna; jarduerarik eza. • inertzi momentu. FIS. Biraketa-ardatz batekiko, puntu material baten masaren eta ardatzera arteko distantziaren karratuaren biderkadura. Gorputz bat denean, bere puntu guztien inertzi momentuen batura da.
Atzera