kanpo

1. iz. Edozein gauzari buruz, bere barnekoa ez den aldea (mugaturik eta leku-denborazko atzizki batez; izen-sintagma batekin badoa honek -tik edo -z hartzen duela). Elizatik kanpoan. Kanpotik etorriak. 2. iz. Kanpoaldea; kanpoko itxura. Etxe honek kanpo ederrak ditu. 3. iz. Landa; eremua. 4. Hitz-elkartearen lehen osagai gisa, kanpokoa, kanpoaldeari dagokiona. Kanpo-arazoetarako ministroa. Kanpo-belarria. 5. adb. Kanpoan, kanpora (artikulu eta atzizkirik gabe, dagokion izen-sintagmak -tik edo -z kasu-atzizkiak hartzen dituela). Legezko bideetatik kanpo sortuak. Neurriz kanpo hitz egitea. • -TIK KANPO. 1. -tik kanpoan. Etxetik kanpo urte askotan ibilia. 2. Delakoa alde batera utzirik, bestalde. Hortik kanpo gauza gutxi dut aipatzeko. || -Z KANPO. -tik kanpo. Ez daki gauza handirik, erlijio-gaiez kanpo.



Atzera