atzizki
iz. (neol.) HIZKL. Hitz eratorrietan, hitzaren bukaeran ezartzen den osagaia, berez enklitikoa dena. Kasu-atzizkiak. Eratorpen-atzizkiak. • kasu-atzizki. Kasua azaltzen duen atzizkia.
Eratorpen-atzizkiek, aurrizki eta artizkiek ez bezala, hitz eratorriaren kategoria gramatikala alda dezakete. Adibidez, eder hitza izenondoa da, baina haren hitz eratorriak diren edertu, ederki eta edertasun aditza, adizlaguna eta izena dira hurrenez hurren. Hala ere, atzizki guztiek ez dute kategori aldaketarik eragiten. Adibidez, txikigarri eta handigarriak (-txo, -tzar, --o), multzoa adierazten dutenak (-di, -eria) edo lanbidea adierazten dutenak (-go, -tza) izenei eransten zaizkie eta sortzen dituzten hitz eratorri berriak ere izenak dira (txoritxo, andereño, tresneria, pagadi, apaizgo, alkatetza).
Atzera