eder
1. izond. Sortarazten duen sentsazioa medio, sentimenei, bereziki ikusmenari, guztiz atsegin edo miresgarri gertatzen zaionaz esaten da. Ume eder bat ikusi nuen. Azalez eder baina barrua ustela. Musika ederra. 2. izond. Oso ona; handia, berealdikoa. Soldata ederra du. Jipoi ederra eman zion. 3. iz. Edertasuna. Elkarren antza dute ederrean. • eder-lan. Artelana. • EDER EMAN. Itxura ederra izan. Kanpotik eder ematen dute, baina barrutik ustelak daude. || EDER IZAN. (zaio ad.) (Ipar.) Atsegin, laket izan. Eder zaio edertasuna. || EDERRA EGIN. Ondorio txarra duen zerbait egin, izugarria egin. Txartela galdu duzula? Ederra egin duzu. || EDERRA SARTU. Ziria sartu, gezurra esan. Ederra sartu zion. || EDERRAK HARTU, EMAN. Jipoia hartu, eman. Sagar lapurtzen harrapatu eta ederrak emanda bidali zituen.
Atzera