harrapatu
du ad. 1. Ihes egin dezakeen norbait edo zerbait hartu (ehizan edo arrantzan hartzen denaz ere esaten da). 2. Jabearen aurrean eta haren gogoaren kontra harena den zerbait hartu, bereziki bortxaz baliaturik. Anaia txikiari harrapatzen dizkio jostailuak. Hirian aurkitu zituzten baliozko gauza guztiak harrapatuz. 3. Gatibu edo preso hartu. 4. Aurretik doanarengana heldu. Marinok ez zuen Bugno harrapatzerik izan. 5. Norbait beste pertsona bat jakina izatea komeni ez zaion zerbaitetan ari dela ohartu edo jakitun gertatu; norbait zerbaiten eraginpeko den egoera ez-onean gertatu. Gezurretan harrapatu zuten. Gauak harrapatu gintuen. 6. Dabilen zerbaitek (ibilgailu, animalia, etab.ek) bere bidean norbait jo. Kotxeak kalea zeharkatzen ari zela harrapatu zuen. 7. Gaixotasuna, mozkorraldia eta antzeko egoeren menpe gertatu. Katarroa harrapatu du.
Atzera