aurrizki

iz. (neol.) HIZKL. Hitz eratorrietan, hitzari aurretik ezartzen zaion osagaia (adib., euskarazko des-, ez- edo bir- aurrizkiak).
Atzizkiak ez bezala, aurrizkiak ezin du hitz eratorriaren kategoria gramatikala aldatu. Euskarazko aurrizkiak gutxi dira: des-, bir-/ber- eta -ez. Bestalde, benetako aurrizkia ez izan arren (autonomia lexikal osoa baitute), hitz batzuk aurrizkitzat erabiltzen dira: aurre (aurreproiektu), azpi (azpimultzo), gain (gainbegiratu), etab.




Atzera