karga

iz. 1. Zama. Karga astun hura ezin jasanez. 2. (herr.) Pisua. 3. ARMAG. Su-armaz egindako tiro batek edo lehergailu batek duen lehergai- edo munizio-kantitatea. 4. EKON. Zor baten ordainketan ezartzen den kopuru edo portzentajea; ordaindu behar dena. 5. KIM. Produktu, nahaste eta konposatuei kostu-prezioa jaisteko edo azken produktuari propietate jakin bat emateko eransten zaien materia; esate baterako, metal-oxidoak xaboiak pisu gehiago hartzeko erabiltzen dira eta kaolina eta espatoa paperari pisua eta zuritasuna emateko. 6. MIL. Soldadu-talde batek arerioaren kontra egiten duen aurrez aurreko eraso azkarra. 7. ZUZ. Pertsona edo gauzei ezartzen zaien zerga. • karga elektriko. ELEKTR. Gorputz batek duen elektrizitate-kantitatea. Oinarrizko magnitudea da masaren antzera eta unitateari coulomb deitzen zaio. || karga huts. ARMAG. Zulatzeko indar handia duen karga lehergarria. || sakonera-karga. ARMAG. Urpekuntzien kontrako lehergailu jaurtigarria, ur azpian sakonera jakin batean eztanda egiten duena.



Atzera