talde
iz. 1. Animaliaz edo pertsonaz osatutako multzoa, osotasun bakartzat jotzen dena. 2. Zenbait kirol eta jokotan, kopuru jakin bateko jokalari-multzoa, era berean osatutako beste multzo baten kontra aritzen dena. 3. MAT. Barne-konposaketazko lege batekiko honako propietate hauek dituen multzoa: delako legea elkarkorra izatea, elementu neutroa izatea eta alderantzizko elementua izatea. • funtzio-talde. KIM. Molekula bati funtzio baten propietateak ezartzen dizkion atomo-multzoa. || odol-talde. Ik. odol. || talde lokal. ASTRON. Elkarrengandik nahikoa hurbil dauden baina beste galaxi sistemetatik urrun dauden 15 bat galaxiak osatutako multzoa. Bertakoak dira Andromeda, Magallaesen Hodeiak eta gure Esne-Bidea ere. || talde-dinamika. PSIKOL. Talde jakin baten portaera-legeen multzoa, partaideen arteko elkarmenpekotasunean oinarritzen dena. || talde-efektu. BIOL. Bizi-espazio berean espezie bateko bi animalia edo gehiago elkartzean, animaliak morfologian, jokaeran, etab.etan izaten dituen aldaketak. || talde-terapia. PSIKOL. Terapeuta bakar baten eskutik, 6-12 lagunez osatutako taldeko kide guztiek batera hartzen duten terapi mota, talde-dinamikaren printzipioen arabera bideratua.
Atzera