lege

iz. 1. Gizartean hartarako eskudun denak ezarritako araua edo arau-multzoa, orokorra eta derrigor bete beharrekoa; zentzu hertsian, entitate politiko (estatu) baten botere legegileak sortutako arau edo arau-multzoa. Estatu, herrialde bateko legeak. Indarrean dauden legeak. 2. (mug.) Legeek araututako guztia; legezko diren gauza guztien multzoa. Frantziako legea. Legearen araberako erabakia. Legetik kanpo bizi. 3. Gizarte-harreman, zenbait jarduera, etab.etan, araua. Ohiturak lege bihurtzen direnean. Jokoaren legeak gorde egin behar dira. 4. Naturako fenomenoek elkarren artean agertzen duten lotura edo erlazio orokor eta iraunkorra, kausa jakin batek efektu jakin bat sortuko duela aurresatea ahalbidetzen duena; delako lotura edo erlazioaren adierazpena. Kepler-en legeak. Lege bat aurkitu. • gerra-lege. Gerra-egoera deklaratu den lurraldean, ordena publikoa mantentzea agintari militarren (eta ez zibilen) esku uzten duen salbuespeneko legea. || jainkotiar lege. ERL. 1. Jainkoaren adimenean betidanik dagoena, mundu osoa ordenatzen eta eraentzen. 2. Agerkunde historikoaren bidez, Jainkoak gizon-emakumeei aldarrikatu eta ezarri diena. || lege arrunt. ZUZ. Beren eskuduntzako gaietan legegintzako ganbarak, bai osoko bilkuran, bai batzordeka, onesten duen legea. || Lege Berri. ERL. Jesu Kristok ezarria eta Ebanjelioek dakartena, Itun Berria. Lege Zahar eta Berriko liburuak. || lege natural. Gizakiaren berezko izaeran oinarritutako arau unibertsalen multzoa. || lege normal. ESTAT. Ik. banaketa (normal). || lege organiko. ZUZ. Estatu baten konstituziotik zuzenean eratortzen den eta hura garatuz estatuaren atal edo sektore baten antolakuntza arautzen duen legea. Garrantzi bereziko gaiak (oinarrizko eskubideak, askatasun publikoak, autonomi estatutua, etab.) arautzen dituzte. Onetsi, aldatu edo derogatzeko lege arruntek baino prozedura hertsiagoa eskatzen du. || lege saliko. Ik. saliko. || lege zahar. 1. Euskal Herrian, forua; Frantzian, Iraultza aurreko legea. Jainkoa eta Lege Zaharra. 2. ERL. Itun Zaharra. || lege-dekretu. Ik. dekretu.



Atzera