lotura
iz. 1. Hainbat gauza elkarrekin lotzeko ekintza eta horren ondorioa; direlakoak lotzen dituen elementu edo egitura. Esaldiaren osagaien arteko lotura. 2. Besoa, zangoa, burua inguratuz, zauri bat estaltzeko ezartzen den oihalezko zerrenda. Eskuineko belauna lotura batez inguratua du. 3. (batez ere B) Arropen edo antzeko gauzen bilduma lotua. Loturak eta pardelak lurrean utzirik. 4. Harremana, zerikusia, erlazioa. 5. KIM. Ioi, molekula, etab.etan atomoak elkarri lotuta irautea eragiten duen indarra. 6. ZUZ. Obligazio juridiko bateko subjektuen edo zordun-hartzekodunen arteko erlazioa, eskubide eta obligazioz osatua. • datu-lotura. Teletratamenduan, terminal bat estazio nagusiarekin lotzen duen gailua edo gailu-multzoa: modemak, transmisio-kontroleko unitateak eta lineak. || hidrogeno-lotura edo hidrogeno-zubi. KIM. Atomo elektronegatibo baten elektroien eta beste atomo bati lotutako hidrogeno-nukleoaren arteko elkarrekintza sendoa, normalean molekulartekoa. || tronpen lotura. MED. Fallopioren tronpak lotzean datzan sorkuntzakontrako metodo itzulezina.
Atzera