eskubide
iz. 1. Gizaki ororen oinarrizko askatasun eta berdintasuna abiapuntu, dagokiona eskatzeko, legeak debekatzen ez duena eta bidezko dena egiteko, edukitzeko edo erabiltzeko ahalmena. Zerbait egiteko eskubidea izan, eman, kendu, lortu, galdu. 2. (pl.) Araudi baten arabera zerbaitegatik eska daitekeen diru-kopurua, zerga. Egile-eskubideak. • giza eskubide. (gehienetan pl.) Pertsonari aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmen. Ukaezinezkoak dira eta edozein antolamendu juridiko, demokratiko eta pluralistak babestu, zaindu eta betearazi egin behar ditu. (Ik. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala).
Atzera