balore

iz. 1. Ausardia, beldur ez denaren nolakotasuna. 2. (bereziki pl.) Gizarte, giza talde edo norbanakoaren portaera eta arau-sistema baldintzatzen dituen oinarrizko ideia edo sinesmena. Balore-eskala. Etika-baloreak. 3. EKON. Diru-kopuru baten ordain den dokumentua, hala nola errenta-titulu, akzio edo obligazioa. 4. FIL. Izaki batengan subjektu batek esperientziaz hauteman dezakeen ezaugarria, polarizatua (ongia/gaizkia, edertasuna/itsusitasuna), mailakagarria eta hierarkizatua. • balore higigarri. EKON. Eramaileari egindakoak edo endosu bidez eskualdagarri direnak. || balore-kartera. EKON. Norbanako edo entitate batek dituen baloreen multzoa. || balore-judizio. 1. FIL. Baloreen hierarkian ezaugarri bat maila jakin batean jartzea. 2. (hed.) Iritzi batean oinarritutako balorazioa. || baloreen filosofia. FIL. Axiologia.



Atzera