akzio
iz. 1. EKON. Sozietate anonimoetan, kapitala banatuta dagoen zati bakoitza; kapital-zati horren jabetza egiaztatzen duen agiria. 2. FIS. Sistema batek beste bati egiten dion indarra (Akzio-erreakzioen printzipioa enuntziatzean erabiltzen da batik bat). 3. ZUZ. Judizioan zerbait eskatzeko dagoen eskubidea; eskubide hori gauzatu ahal izateko legezko prozedura. • akzio izendun. EKON. Akzioaren jabearen izena duena. || akzio-erreakzio. FIS. Newtonen mekanikaren hirugarren legea den printzipioa. Edozein indarri beste indar batek, haren magnitude eta norabide berdinekoa baina aurkako norantzakoa, erantzuten dio. Adibidez, kohetearen gasek sortutako atzeranzko indarrak kohetea aurrerantz higiarazten duen beste indar berdin baina aurkako bat sortarazten du. || eramailearentzako akzio. EKON. Akzioaren jabearen izenik gabea. Jabea akzioa duena izan ohi da.
Atzera