erreakzio

iz. 1. Aurreko ekintza baten erantzun gisa eratutako ekintza. 2. FIS. Egiten zaion indarrari erantzunez gorputz batek egiten duen indarra, haren magnitude bereko eta kontrako norantzakoa dena. 3. KIM. Substantzia batek berez edo substantzia batzuek elkarri ekitean beste substantzia edo substantziak sortaraztea. 4. POL. Mugimendu aurrerakoien kontrako eta gizartearen lehengo egoerara itzultzea aldarrikatzen duen joera. • erreakzio endotermiko. KIM. Gertatu ahal izateko energia bereganatu behar izaten duena. || erreakzio exotermiko. KIM. Energia kanporatzen duena. || erreakzio fotokimiko. FIS. Argiaren energiaz baliatzen dena. || erreakzio nuklear. FIS. Elementu baten nukleoa partikula elemental edo beste nukleo batez bonbardatzean gertatzen den erreakzioa, emaitza beste elementu baten nukleoa izanik. || erreakzio-abiadura. KIM. Ingurune homogeneo batean substantzia erreaktibo baten kontzentrazioaren (edo lortutako gorputz batenaren) denborarekiko aldaketa.



Atzera