zerrenda

iz. 1. Bata bestearen segidan jarritako gauzez osaturiko multzoa, helburu jakin batekin egiten dena eta eskuarki goitik behera antolaturik agertzen dena. Partehartzaileen zerrenda eskatu zuen. 2. Edozer gauzatatik atera daitekeen puska edo zati luze eta estua. Oihal-zerrenda. 3. Lur-sail luze eta estua. Gazako zerrenda. 4. Ik. xerra. 5. ARKIT. Gainazal horizontal baten gainean edota arku baten ertzak jarraituz jartzen den moldura lau eta zabala. 6. INFORM. Datu-egitura berezia, non elementu bakoitzak beste elementu batzuetarako erakusleak, elementu berari buruzko informazioa (esate baterako, zenbat posizio hartzen dituen) eta egiturako beste elementu batzuekin duen erlazioari buruzko informazioa eduki dezakeen.



Atzera