arku

iz. 1. Hagaxka malgu batez eratutako arma, muturretik muturrera duen soka batez geziak eta tragazak jaurtitzeko erabilia. 2. ANAT. Zenbait organo edo organo-zati kurbaturen izen generikoa. Kolon-arkua. Aorta-arkua. 3. ARKIT. Sostenguko eraikuntza-elementu kurbatua, bi puntu finkoren artean baoren bat estaltzen duena. Arku zorrotza. 4. ARMAG. Su-armetan, katua babesten duen metalezko pieza, zirkunferentzi erdiaren itxura duena. 5. MAT. Lerro kurbatu baten zatia. 6. MUS. Hagaxka baten muturren artean teinkatutako zaldi-zurdez osatutako tresna, instrumentu baten hariak igurtziz, hauei bibrarazteko erabiltzen dena. • arku elektriko edo voltaiko. ELEKTR. Bi eroaleren artean sortzen den gas batean zeharreko korronte elektrikoa. || arku erreflexu. ANAT. Nerbio-sistemaren unitate funtzional teorikoa, pultsua zentro nerbiosora eraman eta informazioa bueltan ekartzen duten nerbioek osatua. || arku neural. ANAT. Plaka neuralak eta apofisi zorrotzak ornoaren bizkar-erdialdeko azaletan orno-muinaren pasagunerako eratzen duena. || arku sistemiko. ANAT. Banako helduan irauten duen zakatz-arkuaren aztarna-organoa. || arku superziliar. ANAT. Kopeta-hezurraren begi gaineko prominentzia. || arku-tiro. KIR. Arkuaz jaurtitako geziak diana baten erdira zuzentzen saiatzean datzan kirola. || garaipen-arku. ARKIT. Erromatar jatorriko monumentua, gehienetan garaipen militar baten oroimenez eraikia. Taulamendu bati eusten dioten koloma edo pilastra arteko bao bat, hiru edo gehiagoz osatua da (ia beti arku-formakoak eta betiere kopuru bakoitian). Batzuetan goialdea estatuaz hornitua edo erliebez dekoratua izaten da.



Atzera