pieza
iz. 1. Makina, tresna edo mekanismo baten banakako osagai bakoitza. Ordezko pieza. Biolinaren piezak. 2. Hainbat jokotan, xakean eta dama-jokoan esaterako, erabiltzen den fitxa edo irudietako bakoitza. 3. Eredu edo patroi baten arabera egindako banakako elementu bakoitza. Orduko 200 pieza egin behar izaten genuen lantegi hartan. 4. Zenbait multzo edo bildumatan, aleetako bakoitza. Hogei piezako baxera oparitu didate. 5. Jantzi baten atal bakoitza. Hiru piezako jantzia. 6. Paperezko edo oihalezko zerrenda bildua, fabrikatik irten bezala dagoena eta erabili gabea. 7. MIL. Su-arma ez-eramangarria. Artilleri pieza. 8. MUS. Musika-lan soltea. • aho-pieza. Ik. aho.
Atzera