gorde
1. du ad. Zerbait toki estali, itxi edo ezkutuan ezarri. Kutxa horretan gordetzen ditu bitxiak. 2. da/du ad. Norbait babestu, bereziki leku egokiren batean. Ihes egitea lortu zutenak mendietan gorde ziren. 3. da/du ad. Norberaren sentimendu, ideia edo ezagutzak adierazi gabe eduki. Ezin zuen haserrea gorde. Sekretua gorde. 4. du ad. Galtzetik edo kalteren batetik begiratu. Jainkoak gorde gaitzala honelako zorigaitzetik. 5. du ad. Izaten jarraitu; aldaketarik gabe iraun. Etxepareren liburutik gorde den ale bakarra. 6. du ad. Legeak, gizalegeak, agintzen duena bete. Eginbeharrak ongi gorde. Jaiegunak gorde.
Atzera