ongi
1. adb. Nahi, espero, behar den bezala; era onez, egokitasunez. Ongi dago. Ongi dator hemen esaera zahar hura. Ongi egiten baduzu ongi etorriko zaizu. 2. adb. Ederki, oso. Behar dira hartu ongi berdeak eta ongi gogorrak. Herri oso bat itzultzaile bihurtzeak baditu bere arriskuak, ongi agerikoak gainera. 3. iz. Moralaren aldetik on den guztiak osatzen duen ideia edo izaki abstraktua. Ongiaren eta gaizkiaren zuhaitza. Gizakume guztiek aitortzen dute ongia, ukatzaileek berek ere bai. 4. iz. Ona. Euskararen ongia eta hobekuntza nahi zituen. 5. iz. HEZK. 10ekiko baremoan, nahiko eta bikainen arteko kalifikazioa. • ONGI JAIOAK EGON. Ondorio onik espero ez izan. Itsua badabil itsumutil, ongi jaioak gaude.
Atzera