nahiko

1. zenbtz. zehaztgb. eta adb. Aski (mugaturik erabiltzen da). Etxe honetako seme-alabek badugu nahikoa aberastasun. Nahikoa ondo egin du lana. 2. izond. Behar adinakoa edo behar bezalakoa (mugaturik erabiltzen da). Hori ez da arrazoi nahikoa gainerako bideak mozteko. Ez da nahikoa egoskor izatea. 3. iz. HEZK. 10ekiko baremoan, gutxiegi eta ongiren arteko kalifikazioa, azterketa gainditzeko behar den minimoa adierazten duena. • NAHIKO LAN. Zerbait gertatzea edo egitea ustez zaila edo nekeza izango dela adierazteko esapidea. || NAHIKORIK. Nahikoa, aski. Bere ogibideaz bizitzeko nahikorik irabazi ezin duenari.



Atzera