zor

iz. 1. Norbaitek beste norbaiti diru-kopuru bat ordaintzeko duen betebeharra; delakoaren zenbatekoa. Hogei mila pezetako zorra. 2. Berez edo egindako merezimendu, mesede, onura, etab.engatik norbaitek beste norbaitekiko duen betebeharra. Zurekin dudan zorra handia da. 3. ERL. Bekatua, falta. Barkatu gure zorrak. 4. KONT. Kontu batean, fondoen erabilera adierazten duen zutabea. • EKON. kanpo-zor. Estatuak finantza-baliabideak lortzeko atzerriko kapital-merkatuetan jaulkitzen duen zor publiko mota, nazioartean fidagarri den moneta batean jaulki eta ordaindu ohi dena. || zor publiko. Erakunde publikoek behar dituzten finantza-baliabideak lortzeko jaulkitzen dituzten balore-tituluen multzoa. • ZOR EDO (edo NAHIZ) LOR. Edonola ere. || ZORRAK ATERA. (GN) Zorrak kitatu. || ZORRETAN. Norbaiti zerbait zor zaiola.



Atzera