huts

1. iz. Materia gabezia; ezer ez dagoen bitartea, ezereza. Hutsetik sortu zituen gauzak. 2. iz. Lege, arau edo eginbide bat ez betetzea; horren ondorioa. Ez ditu bere hutsak gehiegi gorde. 3. iz. Lortu edo egin behar edo nahi dena ez lortzea edo egitea. Huts asko egiten ditu pelotari horrek. 4. iz. Zerbaitek beharrezkoa duen zerbait ez izatea edo behar adina ez izatea. Badu euskarak huts nabarmen bat, bederen aldameneko hizkuntzen ondoan: ez dugu aurrizkirik ad-, ab-, de-, ex- eta gainerakoen indarra bihur dezakeenik. 5. iz. Zenbait puntuazio-lehiaketatan, hasierako puntuazioa edota punturik eza. Lau eta huts irabazi zuen. 6. izond. Bere barnean ezer ez duena; ohi duenaz, daukanaz edo dagokionez gabetua. Poltsa huts bat eman zion. Gorputza ederra baina burua hutsa. 7. izond. Elementu arrotzik ez duena, adierazten denaz besterik edo bestelakorik ez duena. Kafe hutsa nahi du. Bata zen egiazalea, eta bestea gezurti hutsa. Euskara hutsezko egunkari bat. 8. iz. FIS. Materiarik ez dagoen espazio-aldea. Praktikan ezin da erabateko hutsa lortu, eta neurri batez, atmosfera batez behetiko presioak dira huts gisa hartzen direnak. 9. MAT. Ik. zero. • hutsaren hurrengo. Balio gabekoa; ia ezereza. Hutsaren hurrengo arrazoiak bota zituen. Zerbait hobe da hutsa edo hutsaren hurrengoa baino.. || huts-hodi edo huts-balbula. Ik. hodi. || multzo huts. MAT. Elementurik ez duena (Ø ikurraz adierazten da). || soinu huts. MUS. Soinu purua. • || HUTS ALA (edo EDO) KAUSI. (Ipar.) Nolanahi. || HUTS EDO BETE. Nolanahi. || HUTS EMAN. Huts egin. Gure ikusmenak eta entzumenak huts ematen dute gauza askotan. || HUTS-HUTSIK. Soilik. Beharrezkoa dugu, bederen, hiztegitxo bat, ia ortografiarekikoa huts-hutsik. || HUTSA (aditza baldintzazko iraganeko forman duen perpaus bati loturik). Zerbaiten larritasuna arintzeko erabiltzen den esapidea. Eta gainera gerrara goaz mairuen terrenoraino / hutsa sikiera izan bagenu arrazoia hartaraino. || HUTSA IZAN. Ezer ez izan. Baina akats hori, akats baldin bada, hutsa da besteen aldean. || HUTSEAN. 1. Dohain. Hutsean eman zidan erlojua. 2. Ezer gabe. || HUTSERA BOTA. (B) Arbuiatu. Ez itzazu haren erreguak hutsera bota.
FIS. Huts absolutua lortzerik ez dago. Dena den, gaur egun hutsa egiteko dauden sistemarik onenekin presio atmosferikoa baino 109 aldiz txikiagoa lor daiteke. Huts-presioak eskuarki milimetro merkuriotan neurtzen dira (1 mm Hg = 133,32 N/m2 = 1/760 atmosfera). Presio atmosferikoa 760 mm Hg-koa izanik, 0,001 mm Hg-ko presioa baino txikiagoa denari goi-hutsa deritzo industrian. Hutsa lortzeko, huts-ponpak erabiltzen dira (pneumatikoak, molekularrak, merkurio-lurrinezkoak, adsortziozkoak, etab.). Ahaltsuenak adsortzio-ponpak dira; hauetan gas-molekulen adsortzioa oso tenperatura txikian burutzen da (krioadsortzioa).
Industrian eta ikerketan erruz erabiltzen da hutsa. Adibidez, elektroi-hodietan 10-6 mm Hg-ko hutsa erabiltzen da, bestela aireko molekulek elektroien iragatea oztopatu egingo bailukete. Berdin gertatzen da mikroskopio elektroniko eta partikula-azeleragailuetan ere. Goritasun-lanpara arruntetan ere harizpia goritzearekin batera erre eta eten egingo litzateke beirazko globoaren barnean airea presio atmosferikoan balego. Metalurgian hutsa erabiltzen da aireak metal urtua oxida ez dezan, eta elektroi-bonbardaketazko soldaduran ere bai.




Atzera