nolanahi
adb. Edozein eratan, edozein modutan. Itzuli ere ez zuen nolanahi egin, gogo beroz, arreta handiz eta jakite ugariz baizik. • NOLANAHI ERE. Aurreko esaldian adierazten dena gorabehera eta hura osatuz esaten denari laguntzen dion esapidea. Zuzen nengoen ala ez, bestek esan beza; argi eta garbi dago nolanahi ere ez ginela hura eta ni iritzi batekoak. || NOLANAHI (ERE) DEN. Nolanahi ere.
Atzera