balio
iz. 1. Zerbait edo norbait garrantzizko edo aintzat hartzekoa egiten duen ezaugarria edo ezaugarri-multzoa. Balio handiko idazlanak. 2. Prezioa. Etxebizitzaren balioa asko igo da. 3. Magnitude baten neurria; parametro batek har ditzakeen zehazpenetako bakoitza. 4. Arau, adierazpen edo gertakari baten eraginkortasuna. Erabaki horien balioa badaezpadakoa da. 5. EKON. Giza baliabideak asebetetzen dituzten ondasunei ematen zaien garrantziaren neurria. 6. FIL. Ik. balore. 7. MUS. Nota edo isiluneen iraupen erlatiboa. Zuri baten balioa bi beltzena da. • balio erantsi. EKON. Produktugile batentzat, merkatu-prezioan kalkulaturiko produkzio baten balioaren eta bitarteko kontsumoaren artean dagoen aldea. || balioaren analisi. EKON. Produktu baten funtzioak eta kostuak konparatuz haren balioa kalkulatzea. || balioaren teoria. EKON. Gauzen erabilera eta trukaketaren oinarri ekonomikoak finkatu nahi dituena. || egi balio. LOG. Ik. egia.
Atzera