parametro
iz. 1. Fenomeno baten ezaugarriak azaltzeko oinarritzat hartzen den elementu aldagarri garrantzitsua. Istripuen arrazoiak aztertzekoan hainbat parametro hartu dira kontuan: eguraldia, errepidearen egoera, etab. 2. ESTAT. Magnitude neurgarria, multzo estatistiko baten ezaugarri nagusiak modu errazago eta laburragoan adieraztea ahalbidetzen duena. 3. MAT. Kurben eta gainazalen adierazpen algebraiko orokorretan erabiltzen den konstante edo aldagai laguntzailea (adib., y = a x2 + b ekuazioan, a eta b parametroak dira).
Atzera