materia
iz. 1. Energiarekin batera mundu fisikoa osatzen duen elementua, gorputz ororen osagai dena, espazioan hedadura duena eta propietate fisikoak dituena. 2. Substantzia edo gai-motetako bakoitza, ezaugarri jakin batzuk dituena. Materia bizia. 3. FIL. Sentimenez hauteman daitezkeen gorputzak osatzen dituen substantzia, espirituari kontrajartzen zaiona. 4. Zornea. Atzo egindako zauriari materia dario. 5. (zah.) Jarduteko gaia. Kantatzeko eta denbora iragateko materia izan dezaten. • izarrarteko materia. ASTRON. Izarrarteko espazioan dauden atomo eta zatiki solidoen multzoa. || materia organiko. BIOL. Lurzoruko mikroorganismoen eraginez erabat nahiz partzialki deskonposatutako animali eta landare-gaien multzoa. || materia-kantitate. KIM. Substantzia baten lagin batean dagoen atomo-, ioi- edo molekula-kopuruaren neurria den magnitudea. SIko unitatea mola da.
Atzera