bero

1. iz. Substantzia bati tenperatura altua, bereziki giza gorputzak edo dagokionak ohizkoa duen tenperaturaren aldean, edukiarazten dion ezaugarri fisikoa; delako egoera eta egoera horretan dagoenak gorputzean eragiten duen sentsazioa. Bero handia dago gela honetan. 2. iz. FIS. Beste energien eraldaketatik datorren energi mota, tenperatura igotzea, zabalkuntza, gorputzen deskonposizioa, etab. eragiten duena. 3. iz. Arreske dagoen ugaztun emearen egoera. 4. iz. Sukarra. 5. izond. Bero-sentsazioa eragiten duena; gorputzarena baino tenperatura altuagoa duena. Udako gau beroetan. 6. izond. Gartsua; erraz sutzen den pertsona. Gogo beroz. Gizon beroa, odol berokoa. 7. izond. PINT. Zenbait koloreri (gorria, laranja, etab.i) esleitu zaien koalitate subjektiboaz esaten dena (kolore hotzei kontrajarririk). Kolore beroak nahiago ditu. 8. adb. Berotasunez. • FIS. bero espezifiko. Substantzia baten masa-unitatearen tenperatura gradu batez igotzeko behar den bero-kantitatea. || bero sor. Egoera-aldaketa gertatzen den bitartean, eta tenperatura aldatzen ez delarik, substantzia batek zurgatzen edo askatzen duen bero-kantitatea. • BERO EGIN. Giro beroa izan (aspektu ez-puntuala denean bakarrik). Bero handia egiten du Saharan. || BERO EGON. Bero izan. || BERO IZAN. Giro beroa izan; norbaitek bero-sentsazioa izan. || BERO JOKATU. Diru asko jokatuz apustu egin. || BERO-BERO EGIN (norbaitek norbait) (bereziki -ta/-ik atzizkiez). Berotu; sutu, haserretu; jipoitu. Jaungoikoaganako maitasunez bero-bero eginik. Bero-bero eginda zegoela, ukabilkada ederra eman zion. Bizkarra bero-bero eginda bidali zuen. || BEROAK EMAN, HARTU. Jipoia eman, hartu. || BEROARENA KENDU. Ahoberoaren esanei gehiegizkoa kendu.



Atzera