gau
iz. Eguzkiaren sarreratik irteerara hedatzen den denbora-bitartea; ilun dagoen egunaren zatia (ordua adieraztean, gauerditik aurrerakoak "goizekoak" dira: Goizeko ordu bietan / esna(tu)tzen gara). San Joan gaua. Gaueko hamarretan. • gau amerikar. ZIN. Argiztatze- eta errebelatze-teknika zinematografikoa, aire zabalean egunez filmatutako irudiei gauez filmatuak izan diren itxura ematen diena. || gau argi. Hodei eta lainorik gabea, ilargiak argitzen duena. • GAU EGIN. Gaua igaro. Donostian gau eginda. || GAU ETA EGUN. Etengabe. Gau eta egun kontu berarekin. || GAU ON. (Ipar.) Gabon. -Jainkoak dizula gau on. -Bai zuri ere.
Atzera