zin

1. iz. Norbaitek egin duen hitz ematea. Zina ez du hautsi. Gezurrezko zina. 2. izond. Egiazkoa; leiala. Zerbitzari zinak eta leialak. • leialtasun zin. Erregimen feudalean, basailua eta jauna lotzen zituen hitzarmena. Jaunak babesa agintzen zion basailuari eta honek, ordainean, leial izango zela eta lurrak defendatuko zituela. || zin hipokratiko. Etika medikoaren arauak definitzen dituena, medikuek hainbat herrialdetan egiten dutena. || zin-hitz. ERL. Botoa. • LEIALTASUN-ZINA EGIN. 1. Erregimen feudalean, gizon aske batek bere burua beste batekiko leial eta basailu aitortu. 2. Errege zein instituzio bati subiranotasuna aitortu eta bere legearen menpean jarri. || ZIN-HITZAK ESAN. ERL. Boto egin, promes egin. || ZIN-ZINEZ. Bene-benetan. || ZINAK ETA MINAK. Estutasuna, egoera larria. Zinak eta minak pairatu. || ZINETAN. Zinez, benetan.



Atzera