errege

iz. 1. Hautaketaz edo bereziki jaraunspenez, monarkia batean aginte subiranoa duen gizonezkoa. 2. Karta-jokoan, errege bana irudikatzen duten lau kartetako bakoitza. Errege ezpata. 3. Xake-jokoko pieza garrantzitsuena. Jokalari bakoitzak bat izaten du eta zuzen aurrera, atzera, ezkerrera zein eskuinera aldiko lauki bat higi daiteke. 4. (hed.) Zerbaitetan nagusi, lehen, onena dena. Lehoia, animalien erregea. • errege absolutu. Botere mugaezina duena. || errege-bide. Antzinako bide zabala, estatuaren ondasunen kontura egina. || Errege-egun. Epifania. || errege-gizon. Gortesaua. || errege-sari. HIST. Nafarroan erregeak zerbitzu batzuen ordainetan luzatzen zituen mesedeak: bizitza osorako nahiz bere nahiaren araberako errentak, erregaliak, etab. || erromatarren errege. Ik. erromatar.



Atzera