nagusi
1. iz. Etxe, erakunde, talde, enpresa, etab.etako jaun, buru edo jabea, bere menpekoekiko; lehentasuna, agintea edo gailentasuna duena. Morroi haren nagusia etorri zenean. 2. iz. (Ipar.) Maisua. 3. izond. Maila edo garrantziaren arabera lehena dena. Euskal Herriko errepide nagusietan. 4. izond. Nolabaiteko hierarkia duten erakunde, enpresa, etab.etan edota administrazioan, bere menpekoekiko gailentasuna eta zerbitzuaren ardura duena. Zuzendaritza nagusia. 5. izond. Adinez lehena dena, zaharrena. Seme nagusia. 6. izond. Adinez heldua. Pertsona nagusien artean. 7. izond. Larria, handia. Lagun hurkoari egin diozun kaltea nagusia edo handia bada. 8. iz. eta izond. ITSAS. Belaontzietako erdiko masta.
Atzera