jaun

iz. 1. Gizona, eta bereziki gizarteko behe-mailakoa ez dena. Erromako jaun gazte batek poltsa bat urre igorri zion. Egun batean pobre, beste batez jauna. 2. Gizarte feudalean, lurralde, herri edo pertsonei buruz esku edo aginpidea zuen pertsona, egitura feudaleko jabea; delako gizartean goi-mailako gizonei ematen zitzaien ohorezko titulua. Bizkaiko Jaunak. Dukerri bateko jauna. 3. Zerbaiti edo norbaiti buruz erabateko eskua duena. Zeruko eta lurreko erregea eta jauna delako. 4. Zeinahi gizonezkoren izenaren eta bereziki hainbat kargu edo bizibide itzaltsuren izenaren ondoan (Iparraldean aurrean) erabiltzen den gizalegezko hitza. Mikel Segurola jaunari. Erretore jauna (Ipar. jaun erretorea). 5. (maiusk.) Jainkoa. • jaun-andre. (pl.) Pertsona-talde baten aurrean erabiltzen den formula. Arratsaldeon jaun-andreak. • JAUN ETA JABE. Zerbait edo norbaiti buruz erabateko nagusitasun edo aginpidea duena. Munduko ondasun guztien jaun eta jabea. Atlethic zelaiaren jaun eta jabe izan zen bigarren zatian.



Atzera