hautsi

da/du ad. 1. Gauza bat, bat-batean, indar eginez edo kolpe batez, zati edo puskatan bereizi. Erori eta anitz zatitan hautsi zen. 2. Gorputz-adar nahiz giltzadura baten haustura gertatu. Hezur guztiak hautsirik. 3. Zerbaiten jarraitasuna desegin edo eten. Adiskidetasuna hautsi nahi duenak. Diptongoa hausteko. 4. Norbaitek bete behar duen legea, agindua, etab. ez bete. Baraua hautsi. Ezin hautsizko eskubideak. 5. (hed.) Lehertu, desegin; gertaerak nahiz markak gainditu edo ondu. Uhinak harkaitzetan hausten direnean. Marka guztiak hautsi dizkik horrek. 6. TAUROM. Zaldien aurkako erasoan, zezena ahuldu. • hautsi-mautsi. (Ipar.) Konponbidea, antolabidea. Borrokan berriro hasteko gogorik gabe, nahiago zuten etsaiarekin hautsi-mautsi bat egin. || hautsi-oso. (batez ere pl.) Nahigabea. Lehenengo bi urteetan bakean egon baziren ere, beste bostetan hautsi-oso handiak izan zituzten. • BIHOTZA HAUTSI. Guztiz hunkitu. || BURUA HAUTSI. Kezkatu, larritu. || -EKIN HAUTSI. Harremanak eten. Adiskide batekin hausten duzunean. Hautsi dut munduarekin.



Atzera