ondu

1. da/du ad. On bihurtu. Eguraldia ondu zenean. Basoak ondu egiten ditu giro eta klimak. 2. da ad. Fruituez, belarraz mintzatuz heldu, umatu. Galburutxo bat bereizi nizun garia ondu zenean. 3. du ad. Janariez mintzatuz, prestatu, eta bereziki hura gozatzeko (zaporea biziagotzeko) gaiak ezarri. Olioz, gatzez eta ozpinez ondu. 4. du ad. Haragiaz, arrainez mintzatuz, luzaz irauteko eran prestatu. Ketan ondutako okela. 5. du ad. Larrua, ustel ez dadin eta material erabilgarri izateko, prestatu. 6. du ad. Ongarriztatu. Gatza guztiz egokia da lurrak ontzeko. 7. du ad. Literatur lan bat edo idazlan bat, artelan bat, egin, moldatu. Eleberri honen azken zatia baino ederragorik ez dela ondu euskaraz. 8. du ad. KIR. Marka bat hautsi, gainditu. Bubkak makina bider ondu ditu pertika-jauziko markak.



Atzera