moldatu

1. da/du ad. Zerbait helburu edo erabilera jakin baterako egoki izan dadin prestatu, antolatu, eratu. Hizkuntza batuaren eredu bat moldatzen ari gara. Hiztegi bat moldatu. 2. da/du ad. Objektu bat forma jakin bati egokitu. Oinetakoa, apur bat erabiliz gero, moldatzen da, oinaren neurrira etortzen da. 3. da ad. Egoera, ekintza, toki, etab.etara egokitu. Hainbestean moldatzen omen nintzen egiteko zail horretan. Ondo moldatzen da esku bakarrarekin.



Atzera