zail
izond. 1. Lan edo neke ugari egitea, eragozpen handiak gainditzea eskatzen duena; gaitza. Ariketa horiek zailegiak dira bigarren mailako ikasleentzat. 2. Gogorra, nekez puskatzen edo urratzen dena (haragiaz, ehunez, etab.ez). Oihal zaila. 3. Nekatzen ez den pertsona, nekea, lana, etab. aise pairatzen dituena; amore ematen ez duena, zorrotza. Langile zaila. 4. Zekena. Aberatsago eta zailago izaten dira zenbait. 5. TEKNOL. Puskatzeko edo deformatzeko eragozpen handiak jartzen dituena. Burdina zaila.
Atzera