ugaztun

iz. eta izond. ZOOL. Ornodunen subfilumeko zenbait animaliaz esaten da. Homeotermoak dira, eta gorputzeko tenperatura mantentzeko izerdi-guruinak eta ile ugari dituzte azalean. Ugatzak dituzte eta umeak esnea edoskiz elikatzen dira. Bihotzak lau barrunbe ditu eta arteria eta benetako odolak ez dira nahasten. Entzefaloa eta sentimen-organoak oso garatuta dituzte eta beste animaliek baino garapen psikiko handiagoa dute. Bere baitan prototerioen eta terioen subklaseak hartzen dituen Mammalia klasea osatzen dute.



Atzera