ile

iz. 1. Ugaztunen larruazalean hazten den hari-formako luzakin epidermikoa. 2. Ile-multzoa. Luzea du ilea. 3. Ehungintzan erabiltzen den zenbait abereren ilea. Larruzko eta ilezko berokiak. 4. Oihal, arropa, etab.etan agertzen diren ilearen antzeko beste hainbat izpi edo luzakin. 5. BOT. Landareen epidermiseko edo azaleko irtengune fina. 6. ZOOL. Hainbat animaliatan, ugaztunen ilearen antzeko egitura. • ANAT. ile-folikulu edo -erraboila. Epidermisaren inbaginazio bidez eratutako hodi-formako zorroa, ilearen oinaldea inguratzen duena. || ile-papila. Ile-folikuluaren hondoaren erdialdean, gorantz proiektatzen den dermis-zatia. || ile-zorro. Ilean, sustraiaren hurrengo zati sendoa. || ile-zutitzaile. Ile-sustraian dagoen muskulua, uzkurtzean ilea zutiarazten duena. • ILE ALDE. Ilearen berezko norantzan. || ILE KONTRA. Ilearen berezko norantzaren kontra.



Atzera