izpi

iz. 1. Zerbaiten zati txiki, mehe eta luzea, harizuntz-itxurakoa. Ile-izpi bat. Egur-izpi bat sartu zait azkazal azpian. 2. Zerbaiten zati guztiz txikia (atzean bat ezartzen zaio askotan). Zure ogitik izpi bat emaidazu. 3. Gorputz argitsu batetik, bereziki Eguzkitik, datorren argi-lerroa. 4. FIS. Energi iturri jakin batetik irteten diren lerroetako bakoitza, oro har energiaren igorpen-norabidea ikustarazten duena; (askotan pl.) energia hori daraman erradiazio elektromagnetikoa edo partikula. Izpi ultramoreak. • IZPIRIK (ERE). Batere (ezezko perpausetan). Ez du lotsa izpirik ere.



Atzera