iturri

iz. 1. Lur azpitik ateratzen den euri-ura, lurrazalera isurtzen dena. 2. Ubidez ekarririko urei aterabidea emateko antolatzen den eraikina, gehienetan uhaskaz hornitua. 3. Iturburua, etorkia. Gaitz guztien iturria. 4. Zerbaiti edo norbaiti buruzko informazioa ematen duen dokumentua, liburua, pertsona, etab. Albiste horretan izandako iturriak jakitera eman gabe. 5. Jarioa. Eta bertan agortu zen haren odol-iturria. 6. Zerbait sortarazten duena. Diru-iturria. • energi iturri. Energia lortzeko erabiltzen den lehengaia (erregai fosilak, eguzki-argia, erregai nuklearrak, etab.). || hizkuntza iturri. Itzulpenari dagokionez, jatorrizko testua idatzia dagoen hizkuntza.



Atzera